Pertsona transexualei "babesa" adierazteko deklarazioa onartu du udalak

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 31

Argazkia: Chrysallisen kanpainaren aurka azaldutako pintaketa.

Haurren "ez diskriminazioan" jarri du bereziki arreta aho batez onartutako dokumentuak.

Pertsona transexualei "babesa" agertu eta "ez diskriminaziorako" eskubidea aldarrikatu ditu Nafarroko Parlamentuak, "bereziki haur transexualen kasuan".

Udalak, hala, "konpromisoa" azaldu du, "sexu eta genero aniztasuna errespetatzeko, batez ere haurrak direnean". Ildo horretan ,Chrysallisen kanpainaren aurka egindako erasoak gaitzetsi ditu. 

Chrysallisen kanpainari eraso

"Nire semeak bere sexua erabakitzen du, baina superman izan nahi du" eta "Nire 10 urteko alabak bere sexua erabakitzen du, baina barraketan bizi nahi du" pintaketak azaldu ziren, Iruñerrian, Chysallis elkarteak egindako haurren transexualitatearen inguruko kontzientziazio kanpainari eraso eginez. Markesinaren batean, "Kanpora!" hitza ere margotu dute eta genitalen izenak esprai gorriz ezabatu dituzte. 

Eskuin muturreko pintaketak, ohiko

Azken hilabeteotan, geroz eta ohikoagoa da pintaketa faxistak aurkitzea Iruñerrian: esaterako, Mola eta Sanjurjo kolpisten deshobiratzearen kontra zein Nafarroako armarriko ereinotz koroa kentzearen aurkakoak. Mezu transfoboak izan dira eskuin muturraren azken agerpena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!