Lezkairura mugialdatu du Nafarroako Down Sindromeak egoitza

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 27a

Argazkia: Nafarrako Down Sindromearen egoitzako aurkezpena. / @BakartxoR

Ate irekiera egin dute gaurkoan, izan ere, txiki geratu zitzaien Donibane auzoko lokala; urik ere ez zuten zenbait gelatan, ez eta ekintza garatzeko beharrezko baldintzarik ere. Horregatik, egoitza berria “duina” dela azpimarratu dute, orain arteko lanarekin jarraitzea ahalbidetuko die-eta, baina baldintza hobeekin.

Soto Lezkairun dago egoitza berria, Catalunia kaleko 18. Zenbakian eta adin guztietako down sindromedun pertsonei zuzenduriko lekua da. Ez da inbertsio makala izan: 300.000 euroko kostua izan dute obrek eta parte handi bat familiek hartu dute beren gain. Nafarroako Gobernuak ere diru sail mardula bideratu die: 120.000 euro.

Barruan, lau logopedia gela; hiru komun, sukaldea, zenabit bulego eta bost ikasketa gune, lanbide formakuntza egiteko: simulatutako empresa, administratiboa eta etxeko lanak ikasteko tailerrak, hain justu.

150 familia baino gehiago daude elkartearen bueltan, eta hamazazpi langile ariko dira zentroan. Helburua, argia: gazteek ahalik eta autonomía handiena lortzeko. Independenteak izatea. Hori dela medio, hainbat programa dauzkate, down sindromea duten pertsonek etxetik kanpo bizitzeok eta lan egiteok eskubidea izan dezaten. Eta azken xedea: “zoriontsuak izan daitezen”. Hori azpimarratu dute elkarteko kideek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!