Larrialdi egoeran dauden familiek alokairurako diru laguntzak eskatzeko epea ireki dute

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 27a

"Desegokiak" diren etxeetan bizi direnek, krisian daudenek eta bestelako larrialdi egoeran daudenek egin dezakete eskaera, eta laguntzak alokairuaren %70 arte ordaintzen laguntzen ahal die.

Zabalik dago jada krisi edota larrialdi egoeran daudenek diru laguntzak eskatzeko epea. Iruñeko Udalak iaz bikoiztu zuen 2015eko diru laguntza poltsa: 450.000 euroko funtsa dago. Hala, diru laguntzak alokairuaren %70 arte ordaintzeko zenbatekoa izan dezake. 2017 osoan egin daiteke eskaera. 

Besteak beste, etxebizitza "desegokiak" dituztenek, seme alabak izan eta etxe kaleratzea jaso dutenek, pentsiodunek eta sistemak baztertutako beste hainbat gizarte taldek eska dezakete. 

Hilean 220 euroko errenta per capita ez dutenei emanen diete %70eko diru laguntza, 280era iritsiz gero, %50 ekoa izanen da. Gehienez ere 650 euro balio duten etxebizitzen alokairua kubrituko du laguntzak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!