Altsasun gertatukoa kontatu eta desmilitarizazioaren alde egiteko, hitzaldi sorta

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 26a

Argazkia: Hitzaldi sortaren aurkezpen prentsaurrekoa / @EntzunAltsasu

Hego Euskal Herrian 30 hitzaldi baino gehiago emanen dituzte herri asanbladako kideek, "kutsadura manipulatzaileari" aurre egin asmoz.

Piztu desmilitarizazioa izenburupean antolatu dituzte hitzaldiak "kutsadura manipulatzaileari" aurre egin eta desmilitarizazioaren ideian sakontzeko.

"Gure intentzioa argia da: Altsasun eta Sakanan pairatu dugun eta pairatzen dugun egoera errepresiboaren berri ematea sakandarren eta altsasuarren ahotik", esan dute Herri asanbladako kideek, hitzaldi biraren harira. Halaber, desmilitarizazioaren gaia erdigunean jarri nahi dutela ziurtatu dute: "herritarren mugimenduaren giharra suspertu eta batasunetik desmilitarizazioaren borroka berpiztea" dute xede.

"Altsasun gertatu dena zigor-mendekua dela ulertzen dute herritarrek, bai gurean baita Euskal Herriko geografía zabalean ere; beraz, errepresioaren inguruan eztabaidatzea eta aktibatzea hil ala bizikoa zaigu", esan dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!