Hitzarmen ekonomikoaz, mahai-ingurua

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 25a, 08:21

Kondestablen izanen da mahai ingurua. Arg:turismodenavarra.com

Onurarik badu Nafarroarentzat hitzarmen ekonomikoak? galdera horixe plateatuko diete parlamentariei: Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Izquierda-Ezkerra eta PPko ordezkariak izanen dira. 

Nafarroa, nork erabakitzen du? Onurarik badu Nafarroarentzat hitzarmen ekonomikoak? horren inguruan solastuko dira Kondestablearen aretoan 19:30etatik aurrera Geroa Baiko eleduna, EH Bilduko Adolfo Araiz, Podemos-Ahal Duguko Laura Perez, Izquierda-Ezkerrako Jose Miguel Nuin eta PPko Ana Beltran. Jada 17 izeneko taldeak antolatu du mahai ingurua. Iñaki Agirre izanen da moderatzailea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!