Ana Ollo Herritarren eta instituzioen arteko harremanen kontseilariak indarkeria matxistaren kontrako planaren muina azaldu du parlamentuan, eta harrera beroa izan du, ñabardurak ñabardura begi onez ikusi baitute taldeek. Babesa azaldu dio 22,5 milioko aurrekontua duen planari parlamentuak. 2021 arte, heteropatriarkatuaren biolentziari aurre egiteko neurriak indarrean jarriko ditu gobernuak.
"Plan honetan lan handia egin da, herritarrekin bat, arlo honetan inplikatuta emakumeekin", esan du Ollok. Halaber, Osasuna-Sevilla partidan erakutsitako pankarta gaitzetsi du: "ezin dugu baimendu biolentzia matxistaren apologia egitea"
Genero berdintasuna politika publikoetan txertatzea; genero biolentzia egoerak bizitzen dituzten emakumeekiko jardunbideak bateratzea; osoko arreta eskaintzea; indarkeria idetifikatzeko formazioa ematea; eta, legeak diona betetzkeo, instituzioen koordinazio bultzatzea dira planaren helburuak.