EITBk iragarri bezala irratien zuzendaritzako hiru postutan aldaketak izanen dira aurki. Urko Aristik hartuko du EITBko irrati taldearen zuzendariordetza Iñaki Guridi Ormazabalen partez. Euskadi Irratian Itsaso Martinek hartuko du Euskadi Irratiko albistegi burua Aritz Agirre iruindarra ordezkatuz eta Garbiñe Uria izanen da irratiko programa burua, Jone Larrañagaren ordez.
EITBk azaldu duen bezala zuzendaritza «eraberritu» nahi duela aldaketa hauen bidez.
ETBko eguraldi tartearen aurkezle eta zuzendaria izan zen Urko Aristi urte luzez. Ibarran (Gipuzkoa) jaio zen 1977. urtean, baina laster itzuli zen gurasoekin haien jaioterrira, Arribera (Nafarroa). Tokikom herri komunikabideen elkarteko presidente izendatu zuten 2014ean. ETBko Bi errepidean eta Bizirik saioetan ibili da, eta, azken hilabeteotan, Radio Euskadiko Graffiti arratsaldeko magazina gidatzen aritu da, gazteleraz. Irrati publikoaren entzule erdaldunak euskarara eta euskal kulturara ekartzea izan du helburu betekizun horretan, berak iazko urrian adierazi zuenez.
Euskalerria Irratiko lankide izan genuen bere ibilibide profesionalaren hasieran eta kolaboratzaile urteetan.