Kristina Altuna, UPN alderdiko parlamentari ultzamarra elkarrizketatu dugu saioaren lehen zatian. Sebastiao Salgado argazkilariaren erakusketa paratu dute Iruñeko Sarasate Pasealekuan. Gizakiek ukitu gabe irauten duten lurreko eta itsasoko paisaiak bildu ditu bertan egile brasildarrak. Xabier Santamaria arte kritikoak eman dizkigu xehetasunak. Donald Trump iritsi da Etxe Zurira. AEBko presidente berriaren lehen neurriak eta kaleetako protestak aztertu ditugu Xabier Agirre filosofoarekin. Musikaren tartean, Ion Celestino izan dugu.