Jardunaldi jarraia ezarriko dute Erriberako eskola askok

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 24a

Atzo amaitu zen eskola jarduera jarraia nahi zuten horiek Hezkuntza Sailari eskaera aurkezteko epea, eta, lehen eskaeren arabera, 40 bat eskolek bat eginen dute.

Haurrek klasea ordutegi jarraiagoan izan eta eguerdi partean ateratzea da eskola jardunaldi jarraituaren apustua. Eguerdian umeak jaso ezin izanen lituzketeen guraso horientzako ere badu alternatiba: jantokian bazkaltzen geratu eta eskolaz kanpoko jarduerak egin ditzatela haurrek, eskolan bertan, ohiko ordutegiaren irteera ordura arte.

Kontrako eta aldeko iritziak dauzka jardunaldi jarraiak: batzuen aburuz, ikasgai gehiegi ordu gutxian ezartzen duen bitartean; besteen ustez, malguagoa da. Gauzak nola diren, atzo amaitu zen eskolek Hezkuntza Departamentuari aukera hori hartuko zutela iragartzeko epea eta, dirudienez, arrakasta izan du: 40 bat ikastetxek bat egin dute.

Familiei galdeketak egin dizkiete eredua ezarri aurretik, eta horren arabera txertatu dute. Batez ere, Erriberan izan du babesa jardunaldi jarraiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!