Bardeako tiro poligonoa bertan behera uzteko eskatu du berriz Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 24a, 08:33

Argazkia: Bardeako tiro eremuaren kontrako manifestazioa.

Natur eremu babestua izan dadin eskatzeko adierazpenak Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren botoei esker egin du aurrera. Tiro eremua Espainiako estatuaren eskumena da.

Beste behin, Bardeako tiro eremuaren aurka azaldu da Nafarroa, haren kontrako deklarazioa onartu baitzuen atzo parlamentuak, natur eremu babestu bihurtu dadin. Arazoa: ez dagokiola parlamentuari kudeaketa, baizik eta Espainiako estatuari.

Bardeako Batzordeari eta estatuari eskatu die, ondorioz, 2018an amaitzekoa den hitzarmena automatikoki ez berritzeko. Ildo berean, "bakearen kultura" sustatzea da adierazpenaren azken puntua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!