Gardentasuna izanen da Gobernuaren ezaugarrietako bat. Hala adostu zuten Gobernua babesten duten lau indarrek programaren gaineko akordioan. Gaur, beste pauso bat eman dute xede hori lortzeko asmoz.
Presupuesto.navarra.es webgunea jarri dute eskuragarri. Nafarroako aurrekontuak ikusi daitezke. Modu errazean, eskuragarri dugu Nafarroari nondik iristen zaion dirua eta zertara bideratzen due. Xeheki azalduta agertzen da. Gaztelaniaz eta euskaraz izanen da interneteko ataria.
Aplikazioak eskaintzen du aurrekontuen berri. Esperientziarik gabe duten herritarrek uler dezaten jarria dago. Modu argian eta didaktikoan ezartzen du. 2011-2017 ra bitarteko datuak biltzen ditu.
18.000 euro inbertitu dira webgunean. Presupuesto.navarra.es da webgune berri hori. Gure zergak zertara bideratzen diren ere jakiteko aukera bada interneteko atari berri horren bidez.