Derrigorrezko aldia eta gero, hamar ikasletik batek ikasketak uzten ditu Nafarroan, alegia, %10,8k; Europan, %10,9koa da, nahiko antzekoa. Espainiako estatuan bestelakoa da egoera, askoz altuagoa baita derrigorrezko ikasketa aldia uzten dutenen kopurua, bikoitza, hain justu, hau da, %20.
Gauzak horrela, hobeki dauden herrialdeen tasetara gerturatzea da Nafarroaren xedea. Austria, Polonia, Irlanda... horiek guztiek zenbaki hobeak dauzkate, %7 ingurukoak.
2014ko datuei begira, %11,8koa izan zen tasa. DBHri dagokionez, %77,5ek aprobatzen dute.