Metropoli Forala 2017-01-19

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 19a, 12:54

Aste honetan aurkeztu du Iruñeko udalak Mugikortasun Plana. Autoen espazioa mugatu, oinezkoendako eremu berriak zabaldu, bidegorri gehiago egin eta garraio publikoa indartu. Horiexek helburu nagusiak. EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerrako ordezkariekin udalaren egitasmo honi buruz solastu gara. Munduko telebista serie onenak ezagutu ditugu Ainhoa Arano kazetariaren eskutik: beldurrezkoak, zientzia fikziozkoak, politikoak. mafiosoak, sentimentalak... Klase orotariko telebista serieak.
Korralito Forala. Azken mendeko Nafarroako elite politiko, mediatiko eta ekonomikoen historia. Korralito Forala. Liburuaren ondoren, iritsi da irratsaioa. Ivan Gimenez idazlearekin kapitulu berria gaur. Frankismoaren babesean aberastu ziren familia zenbaiten negozioak aztergai: Zoco, Taberna, Ruiz de Alda, Eusa eta beste zerrenda luze bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!