Tertulia sozialaren tartean, Kepa Yecora irakaslea, Eguzkiñe Aiesa abokatua eta Iratxe Alvarez sindikalista, gurean. Mintzagai franko izan ditugu: ume transexualen kanpaina, NUPeko medikuntza ikasketak, Erriberarako ubidea eta Nafarroara aurki iritsiko diren errefuxiatuak. Uxue Arzelus zinegilearen eskutik asteburuko estreinaldiak ezagutu ditugu. Baztango Ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Asteaz hitz egin dugu Elurre Iriarte eta Aitziber Zapiain antolatzaileekin. Gaur zabalduko den Nafarroako txotx garaiaz aritu zaizkigu Inaxio Begiristain eta Ismael Urbizu sagardogileak.