278 proposamen jaso ditu Ezkaba parkea egiteko prozesu parte hartzaileak

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 13a

Horietatik 184 proposamen behin behinekoz sartu dituzte, 71 ikertzen ari dira eta 23 atzera bota dituzte.

Hiru hilabete eman dituzte Ezkaba parkearen inguruko proposamenak jasotzen: guztira 278 proposamen hartu dituzte. Horietatik 184 proposamen behin behinekoz sartu dituzte, 71 ikertzen ari dira eta 23 atzera bota dituzte.

Sarean, participa-sce webgunearen bitartez jaso daiteke proeiktuaren inguruko informazioa. Orain, Ezkaba parkearen inguruko prozesua amaitzen ari dira, eta parte hartze publikoaren ekarpenak barnebilduta osatuko dute. 

Proposamen zenbait

Proposamen gehienek parke zabal bat uztearen alde egin dute, esku hartze handiegirik gabe, mendien izara naturala mantenduta. Era berean, zirkulazioa mugatzearen alde egin dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!