Gazteek egindako obrek azpiegituraren gaineko "arrisku zehatza" ez dutela argitu dute udal ordezkariek, "bai, ordea, elementuren bat erortzeko arrisku erreala".
Orain eginen dituzten obrek ez dute izanen gaztetxea zenean eginbeharreko obrek baino gastu handiagoa.
Aurrerantzean itxita egonen da, "eta egoera hau denboran luzatu eginen da aurreikusitako erabilpenetarako egokitu arte". Etorkizunean, "gazteentzako espazio autogestionatua" izanen dela esan du Iruñeko Udalak; kudeaketa lehiaketa publikoaren bidez esleituko da.