LOMCEren kontra iazko martxoaren 27an egindako grebarekin lotura dutelakoan hartu zituen atxilo Espainiako Poliziak hiru gazte, atzo goizean; etxetik irten eta ikastetxera bidean atzeman zituzten poliziek. Eguerdirako aske utzi zituzten. Eta arratsaldean, kalean gaitzetsi zituzten hainbat pertsonek atxiloketak: ehun bat lagun batu ziren Nabarrerian, Ikasle Abertzaleak-ek deituta, Utzi bakean ikasleria lelopean. Halaber, LOMCEren aurka eginen dutela berretsi zuten ikasleek.
Greba berberaren ondorikoz, sei gazte atxilotu zituzte mobilizazioa izan eta aste gutxira, "autoritatearen aurkako atentatua" leporatuta.