Iruñeko udal solasaldian, EH Bilduko, Geroa Baiko, Aranzadiko eta Ezkerrako ordezkariekin haur eskolez eta Pio XII. etorbideko bidegorriaz mintzatu gara. Obama boterea uztera doa. Trump etxe zurian sartzera doa. Azken egunotan agerraldi franko egin dituzte biak ala biak. Ainhoa Arano kazetariak haien adierazpenen laburbilduma ekarri digu. Euskal presoak, Euskal Herrira ekartzearen aldeko manifestazioa, larunbatean, urtarrilak 14, Bilbon. Sare Plataformako kide Ainhoa Azkarate izan da gurean. Maite Arraiza filosofoarekin osasunaz eta obsesioez mintzatu gara.