"Kutsu politikoko edozein ekintza bandaliko" esamoldea hobetsi du UPNk, "eskuin muturra" beharrean

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 11a, 10:44

Argazkia: Iruñean azken hilabeteotan azaldutako pintaketa faxistetako bat.

Pintaketa eta eraso faxistak gaitzesteko EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak aurkeztutako mozioari zuzenketa aurkeztu dio UPNk, "eskuin muturra" eta "faxista" terminoak ekidin eta "kutsu politikoko edozein ekintza bandaliko" esamoldea erabiltzeko.

Pintaketak izan dira Nafarroako eskuin muturraren adierazpideetako bat, azken hilabeteotan: Mola eta Sanjurjo deshobiratzearen kontrakoak, Joseba Asiton alkatearen kontrakoak... Horregatik, horren kontrako mozioa aukeztu dute EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak, Nafarroako Parlamentuan.

UPN, baina, ez dago ados bertan jarritakoarekin eta zuzenketa aurkeztu du. "Eskuin muturra" aipatu beharrean, "kutsu politikoko edozein ekintza bandaliko" jartzea hobetsi du. Geroa Baik, PSNk, Ahal Duguk eta Ezkerrak erregionalisten zuzenketa onartu dutenez, era horretan geratu da. Abstentziora jo du, ordea, EH Bilduk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!