Uztailaren 27tik 30era Lakuntzan ospatuko du Hatortxu Rock jaialdiak haren 20. aldia, leporaino betetako kartelarekin. Inadaptats, Huntza, Soziedad Alkoholika, Des-kontrol, Glaukoma, Iseo&Dodosound. Ekon, Estricalla, KOP, Bizardunak, Talco, Kaos Urbano, Tremenda jauria, Kerobia, Lagrimas de sangre, Kaotiko, Narco, Ehun kilo eta Anestesia. Gainera, aurrerago, talde gehiago iragarriko dituztela esan dute.
"Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen egoerak hobera egiteaz urruti, kasu askotan okerrera ere egin duela esan dezakegu. Ia 350 euskal herritar daude oraindik espainiar zein frantziar estatuetako espetxeetan dispertsatuta, honek senide eta lagunentzat suposatzen duen zigor eta bizi zein arrisku ekonomiko guztiekin. Beste ehunka herritar dira Euskal Herrira itzuli ezin direnak. Horregatik diogu 20. ediziora iristea ez dela ospatzekoa, baina egoerak honela dirauen bitartean Hatortxu Rockek lanean jarraituko duela berresten dugu. Denak etxean izan arte". Hori da Hatortxu Rock jaialditik egindako irakurketa.
Sarrerak Internet bidez eros daitezke jaialdiaren webgunean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!