NUPen medikuntza jartzeak sor ditzakeen "beharrak eta gastuak" aztertuko ditu Mendozak

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 11

Argazkia: Ikasleak NUPeko campusean.

"Ikerketa egiteko borondatea" dauka Hezkuntza kontsailariak, "eskariaren eta eskaintzaren arteko aldea" zer nolakoa ote den jakiteko.

UPNk egin zuen medikuntza ezartzearen inguruko azterketa, 2009an, baina "berrikuspena" behar du ikerketa horrek, zortzi urte pasata "eskariaren eta eskaintzaren arteko aldea" zertan den ikusteko. EH Bilduk eskatuta agerraldia egin du Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak Nafarroako legebiltzarrean. 

Hala, NUPen medikuntza jartzeak sor ditzakeen "beharrak eta gastuak" aztertuko ditu, nolanahi ere, "inongo eperik" gabe; "behin amaituta", parlamentuan aurkeztuko dute. 

2009ko txostenaren arabera, medikuntza jartzeak 18,5 milioi euroko kostua luke, eta NUPeko erizaintza eskolako azpiegiturak aprobetxatuz gero, 15,5ekoa, "baina datu horiek berritu beharra dago".

2016-2017 ikasturtean eskaintza handitzeko asmoa azaldu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta, besteak beste, biomedikuntza ingeneritza, biomedikuntza zientziak, historia edota psikologia eskaintzera hel daiteke. 

Berandu iritsita

Bakartxo Ruiz (EH Bildu) parlamentariak esan du "berandu" iritsi dela gobernua gai hori lantzera, eta "urrats gehiago" egitera deia zabaladu. "Hau da egiteko momentua, ezin dugu gehiago berandutu; erabaki politiko ausartak hartzeok unea da", esan du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!