Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakaria elkarrizketatu dugu saioaren hasieran. Futbolaz ere mintzatu gara. Osasunak eta Valenciak hiruna berdindu dute bart gauean Sadarren jokatutako partidan. Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoaren eskutik, atzo hil zen Zygmunt Bauman soziologoa hobe ezagutzeko aukera izan dugu. Modernitate likidoaren sortzailea izan zen. Dena mugitzen, aldatzen eta eraldatzen ari da etengabe. Deus ez da solidoa. Hala zioen pentsalari poloniarrak. Musikaren tartean, jazza, soula, ska eta fankia. Broken Brothers Brass Band taldeko Ion Celestino tronpetaria gurean. Slam Poetry estiloko abestiak entzungai.