Bartzelonarako eta Madrilerako trenetan, %70 arteko merkealdia

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 10a

Argazkia: Tren bat, ibilbideari ekin aurretik. / wikimedia.org

Deskontuak urtarrila eta otsaila bitartean izanen dira baliogarriak, zenbait ordutegi eta trenetan, mugatutako plazekin, eskaintza amaitu arte.

"Milaka plaza" %70eko deskontuarekin eskainiko ditu Renfe tren operatzaileak, urtarrilean eta otsailean, hainbat tren ibilbidetan eta toki kopuru mugatuarekin. Eskaintza bukatu arte izanen da baliogarria.

Besteak beste, otsailaren 28 arte, Iruñea-Madril 23,55 eurotik aurrera egin daiteke eta Iruñea-Bartzelona, 16,15 euroan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!