Astelehenero legez futbolari buruzko solasaldia egin dugu. Osasunak, Valencia hartuko du gaur gauean Sadarren. Hil ala biziko partida izanen da. Gorritxoek entrenatzaile berria dute: Petar Vasilevic. Beste izen propio bat: Santi Leoné. Neguko merkatuan berreskuratu dugun izarra. Gaurtik aurrera, astero, aktualitatearen dekalogoa gozatuko dugu sortzaile iruindarraren eskutik. Esperientziaren tertulian, gaur, Patxi Zabaleta abokatu eta euskaltzain leitzarra gonbidatu. Saizarbitoria, Atxaga eta Sarasola idazleen azken asteotako adierazpenak aztertu ditugu. Saioa amaitu aurretik, Xabier Santamaria matematikaria kalkulagaileua eskuan duela etorri zaigu, kontsumoaz, merkealdiez, urtarrileko aldapaz hitz egiteko.