Ilbeltza: nobela beltzaren hilabetea izateko prest

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 9a, 14:24
Argazkia: Euskal Nobela Beltzaren Astea iragarri zuten iragan asteko asteartean. / Argazkia: Ilbeltza

Heldu den astean eginen dute Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea, Ilbeltza. Hitzaldiak, bertso emanaldiak eta liburu aurkezpenak izanen dira nagusi: Itxaro Borda, Miren Gorrotxategi, Patxi Larrion, Gorka Bereziartua...

Urtarrilaren 16an ekinen diote Ilbeltzari, Baztanen. Euskal Nobela Beltzaren Asteak hartuko du bailara. Patxi Larrionek Feriatzaileak liburua aurkeztuko du Arizkungo liburutegian. 18an, Beltz guztiak ez dira bele (Gotzo Garate oroimenean) eskainiko du Miel Angel Elustondok.

Patziku hil arte solasean hitzaldia zuzenduko du Patxiku Perurenak, ostegunean, Berroetako Gure Ametsa elkartean. Bideo emankizuna ere izanen da: Euskal Harriaren ABDak, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, ostiralarekin, hilaren 20an.

Larunbata, egun handia

Leporaino beteta dago larunbata. Mahai inugurua osatuko dute Iratxe Fresnedak eta Gorka Bereziartuak, Fikziorako argudioak, politikaren trama beltzetik izenburupean. Bazkari herrikoia ere antolatu dute eta, ostean, hainbat liburu aurkezpen: Eneko Aizpuruak, Itxaro Bordak, Miren Gorrotxategik eta Ander Odriozolak beren lanak ezagutaraziko dituzte. Gauean, Susmagarrien gaua ospatuko dute, Erratzuko ostatuetan. Eta amaitzeko, kontzertuak: Dixz eta biok.

Amaitzeko, ipuin kontaketa teatralizatua eta bertso trama. 11:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren. Kantuan, Julio Soto, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Andoni Egaña; gai jartzaile, Josu Goikoetxea ariko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!