Aurten, gora eginen du gastuak: zehazki ,114 euro gehiago gastatuko ditu Nafarroako familia unitate bakoitzak, batez beste. Hala ziurtatu du Iratxe kontsumitzaile elkarteak. Izan ere, Euriborra jaitsi bada ere, garestitu dira argia, gasa, gasolina eta telefonoa.
Motor erregaiek izan dute igoera handienetako bat. Gasolinarne prezioa 1,215 eurotan zegoen litroko, urte amaieran; 2015eko abenduan, 1,142 eurokoa zen bitartean; gasolea, 1,105ean zegoen; orain bi urte, 0,995ean.
Gainera, Iratxe kontsumitzaile elkarteak esan du energia %19 inguru garestituko dutela konpainiek, 2017an: megabatioa 37,7 euro orduko izatetik, 44,8 eurora igaroko da. Eta horri gehitu, "litekeena dela igoera egotea enpresa komerzializatzaileetatik harago". Gasak ere gora eginen du, %3,5 inguru.
Telefonoari dagokionez, "hiru operadore nagusiek zerbitzuak 60 euro garestituko dituzte".