Nafarroako Gobernuak iragarri du 2017an EGA eskuratu ahal izateko azterketarako izen ematea zabalik dela. Urtarrilaren 9an hasi eta 20ra arte izanen da aukera izen emateko. Hezkuntza Departamentuan egin daiteke eskakizuna, Santo Domingo kaleko 8. zenbakian 8:30etatik 14:30etara.
26 euroren truke eman daiteke izena azterketan. Ohi bezala hiru proba izanen ditu azterketak: atariko froga, idatzizkoa eta ahozkoa. Atariko frogak 80 galdera izanen ditu, idatzizkoan 180 hitzez osatutako testua eta 250 hitzez osatutakoa egin beharko dira eta azkenik, ahozkoan bost minutuz hitz egin beharko da testu baten inguruan eta hamar minutuz elkarrizketa batean hartu beharko da parte. Hiru probak gainditzea ezinbestekoa da Euskararen Gaitasun Agiria eskuratu ahal izateko.