Gero eta laneko baja gutxiago eskatzen dituzte langileek: %20 egin dute behera gaixotasun egunek, azken bost urteetan

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 5a

Azken bost urteetan behera egin du gaixotasun egunak hartzen dituen behargin kopuruak: 2010ean, 12'2 egun hartzen zituzten langileek, batez beste; 2015ean, 9'7 baino ez ziren.

Krisi garaiaren ostean, gutxiago dira gaixotasun baja eskatzen duten langileak. 2010ean, batez beste, 12'2 egun hartzen zituzten beharginek; bost urte beranduago, 9'7 besterik ez. 

Lan eta Osasun Publikoaren Nafarroako Institutuak egin du ikerketa, baita taldeen sailkapena eta irakurketa ere. Gazteak dira aldi baterako gaixotasun egunak gutxien hartzen dituztenak, txostenak berak dioenez, egoera sozio-ekonomiko kaxkarragoa baitute. 

Logikoa den gisan, adinean gora egin ahala galdegiten dituzte langileek baja gehiago. Generoari so, emakumeek hartzen dituzte gaixotasun gehiago, eta, hori, Nafarroako Gobernuak azpimarratu duenez, familia eta zaintza lana gehiago hartzearen ondorioz izan daiteke; bide horretatik, lan eta familia bizitzak uztartzeko neurri eraginkorrak behar direlakoan dago Exekutiboa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!