Errege Magoak sekula baino laguntzaile gehiagorekin iritsiko dira

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 5a

Iruñeko Errege Magoen kabalgatako 426 lagunek eta kanpo enpresetako beste 422k osatuko dute kabalkada. Bi goxoki tona banatuko dituzte haurren artean.

Bihar iritsiko dira Hego Euskal Herriko Etxeetara Errege Magoak, baina gaur zeharkatuko dituzte hiri eta herritako kale nagusiak.

Ibilbidea, kalez kale

Iruñean, 16:30ean pasako dute Magdalenako zubia, Iruñera igotzeko, Karmen kalea hartzeko, Nabarreria zeharkatu, Merkaderes pasa, eta udaletxera iristeko. Bertan, 17:00etan, udal ordezkariek jasoko dituzte. Gainera, Melchor, Gaspar eta Baltasar udaletxeko balkoira igoko dira. Aurten, berrikuntza gisa; Pamplonesa udal bandak joko du. 

Kabalkada ofiziala 19:00etan hasiko da. Abejeras kaletik hasiko da eta Escolapioen eskolan amaitu, 21:30ean. Bi tona goxoki banatuko dituzte eta zeliakoentzako egokiak izanen dira. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!