1000.000 biztanleko 168 gripe gaixo daude, baztez beste. Eri gehien dituen ingurua Lizarra da eta txiena duena, aldiz Tutera, 253 eta 79 kasurekin, hurrenez hurren.
Txertoa hartzea gomendatu dute Osasun erakundeek, baita higiene neurri oinarrizkoenak mantentzea (doministiku eginez gero, aurpegia estaltzea; eskuak garbitzea etab.). Halakorik egin ezin izatekotan, maskararen erabilpena sustatuko dute.
Osasun Sailak 848 42 78 88 telefono zerbizua jarri du martxan, ohiko ordutegitik kanpo, gripea izan dezaketeenek edota ingurukoek dei egiteko, baita informazio zabaltzeko ere.