Eskola jazarpenaren kontrako telefonoan ustezko 1.955 jazarpen kasu identifikatu dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 2a

Iazko urriaren 1ean jarri zuen martxan Hezkuntza Sailak telefonoa eta ordutik 5.552 dei jaso ditu guztira.

Urteko egun guztietan, 24 orduz, musu-truk eta arrastorik gabe. Halakoa da Nafarroan eskola jazarpenaren kontra martxan dagoen 900 018 019 telefono publikoa. Iazko urriaren 1ean ireki zuten, eta geroztik, zabala izan da harrera: 5.552 dei izan ditu. Horien ondorioz, ustezko 1.995 eskola jazarpen kasu identifikatu dituzte.

Bullynga sufritzen duten gazteek ez ezik, haren ingurukoek dei dezakete, gurasoek, lagunek edota indarkeria ikusten duten lekukoek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!