Nafarroan egokia da errepideetako segurtasun arloa. Hori diote datuek. 2015ean, 25 lagun hil ziren auto istripuan eta 2016an errepikatu egin da kopurua: 25 lagun hil dira. Inoizko zenbakirik txikienak dira.
64 urtetik gorako pertsonak dira hildakoen artean gehienak, bederatzi guztira. Motorzaleak, bigarren taldea: sei zendu dira; eta, azkenik, oinezkoak: beste sei lagun joan dira.
Hala, portzentajeei dagokienez, hildakoen %24 oinezkoak ziren, %24 motorzaleak eta %36 64 urtetik gorakoak.