Nafarroak, bere gain hartu dituen eskumenak medio, 520 milioi euro ordaindu dizkio Madrili; berez, Espainiak nahi baino gutxiago, baina, aldi berean, Nafarroako Gobernuaren iritziz, bidezkoa dena baino gehiago.
Urteko laugarren ordainketak 153 milioi eurokoak izan behar baldin bazuen ere, Nafarroak 93 milioi euro gutxiago ordaindu ditu: 60 milioi.
2019rako akordiorik gabe
Hori guztia zergatik? ez dagoelako 2015-2019 urteetarako akordiorik , ekarpenari buruzko desadostasunak baitaude Espainiako estatuaren eta Nafarroaren artean. Horri gehitu, gainera, Espainian ez dela gobernurik egon, ezegonkortasun politikoarengatik, eta horrek are gehiago atzeratu duela kontua.
Gauzak horrela, Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak esan du akordioaren iritsiera "gehiegi" luzatzen ari dela.