Aurrekontuak ez dira aski "behar egoerei aurre egiteko", Pobreziaren aurkako sareak salatu duenez

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 23a, 08:03

Atzo onartu zituzten Nafarroako 2017rako aurrekontuak, eta gizarte gastua handitu bada ere, Nafarroako "larrialdi egoerari" erantzuna emateko ez dira "aski".

"Inbertsio sozial handiagoa" galdegin du Pobreziaren kontrako sareak, "larrialdi egoerei erantzuteko", onartutako aurrekontuak "ez baitira nahikoa".

Pobreziaren aurkako sareak onartu badu ere, zuzenketen bitartez "hobetu" dituztela aurrekontuak, "horiek ez dira nahikoa sartzea ziurtatzeko": "biztanleriaren %13 pobrezia edota bazterketa arriskuan" daude.

Nafarroako Pobreziaren aurkako sarearen arabera, 83.000 lagun daude arriskuan, horietatik, 15.000 pertsona 332 euro baino gutxiago dauzkate bizirauteko.

"Politiken formulazioa eta arautzea ez da aski, horiek aurrekontu egokiak behar dituzte", esan du sareak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!