Narrazioan, hamahiru lan aurkeztu dituzte; poesian, zortzi eta bertso paperetan, aldiz, bost. Lehenengo saria 2.500 euro dira; bigarrena, 1.000; hirugarrena, 500.
Nor naiz? da Julio Soto Ezkurdiaren lanaren izena. Bigarren saria: Julen Zelaieta Iriarteren 167/1937; isiltasunak itxi arazi zuen auzia; eta hirugarrena: Eneko Fernandez Maritxalarrena, Ongi etorri, Lur!!!. Simon Macias Martinez de Lizarrondori Ahanzturan bizi gaitezen lanarengatik aipamena eman diote.
Hidris-en aulkia idatzi du Iban Garrok poesian (lehen saria); (bigarrena) Ilargiaren bihotza Odei Ruiz Sarriasek eta Azken hitz batzuk Julio Sotok (hirugarrena). Horiek dira, hurrenez hurren, hiru irabazleak.
Narrazioan, Ander Perezek irabazi du Lehen malutak lanarekin, Ura ere gorria lanak eskuratu du bigarren saria (Izaskun Etxeberria Zufiaurre) eta hirugarrena Oroitzapenak, itxi gabeko zauriak, Itziar Mielgo Rey idazlearena.