Soka luzea dakar gaiak: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen ari da Pentsionistak Martxan eragilea, eta, horregatik, sinadura bilketa abiatu zuen, Herri Ekimen Legegilea aurkeztu ahal izateko. Orain, emaitza: 7.306 bildu, eta parlamentuan erregistratu dituzte, gaur goizean bertan. Behin horiek berretsita, eztabaidatu eginen dute Herri Ekimen Legegilea.
Espainiako estatuaren pentsio sistemak pentsiodunen eskubideak "bermatzen" ez dituela, eta "pentsio duinak" eskuratzea eragozten duela uste dutenez, Nafarroako sistema propioaren alde azaldu dira.
"Oinarrizko eskubide sozialen defentsan", "herri aktibazioa" bilatzen dutela jakinarazi dute, bai eta "pozik" direla Nafarroako gizartearen erantzunarekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!