Asteazkenero legez, parlamentarien solasaldia izan dugu gaur. Lau lagun gurean: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu alderdiko Laura Perez eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza. "Tres tristes trileros" liburua eskuartean hartu dugu gaur ere. Joxe Mari Esparza editore tafallarra etorri zaigu. Victor Manuel Arbeloa Nafarroako alderdi sozialistako buruzagi historikoaren ibilbidea xehetu du. Mikel Lasarte, Ilundaingo behatoki meteorologikoko arduradunak gaur amaituko den udazkenaren balantzea egin digu eta gaur hasiko den neguaren prebisioa aurreratu digu. Santo Tomas eguna gaur. Zaldiko Maldikon txistorra, ogia eta ardoa izanen da gaur iluntzean. Kike Diez de Ultzurrunek eman dizkigu azalpenak.