Zer egonen da 'Bestelako argiak' bideo-arte instalazioan?

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 21a

Argazkia: Bideo arte erakustaldiaren adibideetako bat. / pamplonaescultura.es we

Hemezortzi bideo sorkuntza proiektatuko dituzte zazpi espaziotan, Iruñeko zazpi paretatan, publiko guztientzako eskaintza osatuz.

"Sentimenduak, narrazioak, hausnarketak edo pentsamenduak bideo-sorkuntza forman". Horiek dira Bestelako argiak bideo-arte erakusketan ikus daitezkeenak. Hemezortzi bideo sorkuntza proiektatuko dituzte zazpi espaziotan, Iruñeko zazpi paretatan, publiko guztientzako eskaintza osatuz.

Egunero 18:30etatik 21:30etara izanen dira, hilaren 21etik urtarrilaren 1era.

Gayarre antzokia

SUSPENSION (Nicolas Provost, Belgika, 2007, 4´34´´)
Ispilu-efektu bat, hodeiei aplikatua. Bidaia bat leku magiko baina aldi berean beldurgarri batera: gure geure beldur eta ametsetara.

TEN LINES (Pablo Useros, Espainia, 2015, 13´51´´)
Kontraste handiko irudi bat, eskailerak, jendea etengabe beheraka doalarik. Ohiko irudia da, baina misterio bihurtua: nortzuk dira, nora doaz, zer istorio ezkutatzen dituzte?

XILITLA: DISMANTLED 1 (Melanie Smith, Mexiko, 2010, 12´)
Basatasuna, desioa, errepresentazioa… Ispilu batek, Mexikoko oihanaren erdian, proiektatzen diogunaren isla itzultzen digu. Nor da basatia, nor ezezaguna?

COULDN´T AGREE WITH YOU MORE (Pipilotti Rist, Suitza, 1999, 9´)
Supermerkatu batean hasten den selfie-sekuentzia honek ibilbidea eginen du –amets batean bezala– norberaren gorputzaren eta gainontzekoenen mugen artean, norberaren gorputzaren eta intimitateari dagokionaren, soziala denaren, identitatearen mugen artean.

Guadalupeko bastioia (sarbidea Zaldi Zuritik)

TIEMPO VERTICAL (Lois Patiño, Espainia, 2016, 12´48´´)
Marokoko basamortuan gauak desitxuratu egiten ditu soslaiak eta isiltasuna harean zehar arrastatzen da. Paisaia betiereko baten aurrean agertzen diren (edo ez diren) irudiak.

FIREWORKS (ARCHIVES) (Apichatpong Weerasethakul, Thailandia, 2014, 6´40´´)
Sukarra, ametsak, amesgaiztoak eta oroimena. Su artifizialak antzinako tenplu bat argiztatzeko, eta oroimenak, politika, historia eta ametsak, gauean nahastuta.

MAGMA (Carla Andrade, Espainia, 2014, 6´06´´)
Su-tantak, konstelazio espiritual bat: arima eta eternitatea, betierekoa eta infinitua, unean-unekoa… Denborarik gabeko denbora, oraingo eta hemengo bizitza bat.

IMPRESSIONS EN HAUTE ATMOSPHÈRE (José Antonio Sistiaga, Espainia, 1989, 6´28´´)
Jatorrian 70 mm-ko zeluloidean margotua Impresiones en la alta atmósfera bidaia bat da ezezagunaren mugetaraino, konkrezioaren eta misterio menderakaitzaren abstrakzioa da.

Pellejerias zokoa

TILT (Fiona Tan, Herbehereak, 2003, 2´26´´)
Hegaz egiteko aukera, beste norbait bihurtzekoa, bihurtzeko –instant llabur batzuez– izaki pisugabe, arin. Utopia ez da globo-sorta bat eta haur bat baino.

TRANSFORMANDO MI SOMBRA EN UNA HUELLA (Rubén Ramos Balsa, Espainia, 2004, 2´18´´)
Denbora, infinitua, iragankortasuna eta artearen eta haren hilezkortasunaren ezintasuna… Hori guztia uztartzen da oihartzun poetiko itzeleko minutu bakar batean.

THE AFRONAUTS (Cristina de Middel, Espainia, 2014, 4´29´´)
Ilargiraino joatea Zambiatik abiatuta; ezinezkoa amestea. Fikzioaren, ezinezkoaren, ametsaren eta zientziaren artean, ilargi-odisea afrikar bat.

IN ICTU OCULI (Greta Alfaro, Espainia, 2009, 10´37´´)
Ustekabekoa, basatia, kontrolaezina, oldarka eta konponezineko moduan heldu den hori. Mahai bat, otordu bat, eta inork inoiz gonbidatu ez dituen jankideak.

Francisko seminario pasabidea (San Saturnino kalea)

The Praise of Folly (Embalming words)(Patxi Araujo, España, 2015, 8’54”)
Obra basada en los 2 primeros capítulos de El Elogio de la Locura de Erasmo de Rotterdam.. Meteoros invisibles y vivos; mareas y nieblas que vienen a torpedear la línea de flotación del conocimiento estable, el trono de la realidad consensuada.

Xabier karrika

HOME (Sergio Prego, Espainia, 2001, 5´22´´)
Eskultura bat mugimenduan, argazki bat geldirik, keinu ezinezko bat, aurpegi arraildua, izoztua. Espazio ibilia, kontatua, denboran ikertua.

FLOWER SERIAL KILLER (Pascal Bernier, Belgika, 2000, 4´01´´)
Snuff movie poetiko bat, edertasunaren eta indarkeriaren arteko jolas bat, hauskortasuna eta indarra. Voyeurismo ariketa deserosotasunean eder bat.

DIE  JAGD (Cristian Jankowski, Alemania, 1992/1997, 1´11´´)
Kapitalismoa basatia da –nahiz supermerkatuetako ordenamendu ondo pentsatuan ezkutatzen den–, eta erosketak egitea gure keinurik primitibo eta bortitzena.

Eslava kalea

VICTIMA SERIAL (Jorge Macchi, Argentina, 2000, 1´40´´)
Hiri jakin bateko kartelek –edozein hiritakoek– mezu ezkutuak gordetzen dituzte. Oihu etsi bat, min konpoezina, sendatu gabeko zauria.

Frantziako portala

MAMBO (Carlos Amorales, Mexiko, 2001, 4´44´)
Mexikoko ikonoetakoa den borrokalari mozorrotua, bergaitua eta berraktibatua, dantzara, jolasera eta lanaren eta ikuslearen arteko mugak haustera gonbidatzen duen irakurketa batean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!