Erabakita dago: urtarrilaren lehenengo bost egunetan jasoko dute funtzionarioek 2012tik Nafarroako Gobernuak zor dien aparteko ordainsaria. Soka luzea ekarri du gaiak, eta, horregatik, Beaumont kontseilaria pozik azaldu da konpondu delako eta horrek "administrazio efizienteagoa eraikitze bidean" aurrera segitzea ahalbidetzen duelako.
Gaiak hika mika piztu du, izan ere, UPN izan zen arren aparteko ordainsaria zegokionean ordaindu ez zuena, orain lauko gobernuak ordain dezan eskatu du, behin eta berriz. Eta laukoaren barnean ere ez da nolanahiko gaia izan: noiz ordaindu behar zen polemika iturri izan da eta.
Beaumontek esan du "inork" ezin duela "medailarik zintzilikatu" gaia konpondu izanagatik, aspaldi konponduta egon behar baitzuen.
Aspalditik dator
2012ko sariaren %50 faltan zuten funtzionarioek eta beste %25 aurreratzea da asmoa, lehen diru nahikorik ez baitzegoen.