Amaia Izko: "Epaileak ez ditu onartu defentsak aurkeztutako dokumentuak eta lekukoak"

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 20a

Altsasuko auzipetuei elkartasuna. Arg: @hitzondo

Altsasuko gazteen defentsarako eskubidea guztiz urratzen dela salatu du abokatuak. 

Euskalerria irratiarekin hitz egin du gaurko deklarazioen ostean Amaia Izko abokatuak. Altsasuko auzian espetxean dauden zazpi gazteek eta kalean dauden beste bi auzipetuek gaur epailearen aurrean deklaratu dute. “Ez daude ados egitateekin ez eta inkriminazioekin ere eta horixe esan diote epaileari”, azadu du Amaia Izko abokatuak. Gaurko deklarazioa tramite hutsa izan dela nabarmendu du abokatuak.

Atzoko ebazpenaren zain daude, espetxean dauden zazpien askatasuna izanen ote den datozen egunetan erabakiko du epaileak. Bestetik, gazteei egozten zaizkien delituak ere errekurrituta daude eta epaitegiko laugarren aretoak ebatzi beharko du, “terrorismo delituaz hitz egiten den edo legea hartuta ezin den horretaz hitz egin”.

Gaurkoan, epaileak ez ditu onartu defentsak aurkeztu dituen lekukoak ez eta dokumentuak ere. Helegitea jarriko dute. Epaitegiaren jarrera salatu du Izkok: “Erabateko balioa ematen dio gazteen aurkako salaketari eta ez du aintzat hartu ere egin nahi gazteek aurkeztu nahi dituzten lekukoak eta dokumentuak. Defentsa eskubidea guztiz urratzen ari da”.

Gazteak indartsu ikusten ditu Izkok. Bizilagunen, herritarren eta senitartekoen babesa laguntza handikoa zaie, egoera gogorrari aurre egiten laguntzen diena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!