Txalaparta argitaletxeak argitaratu duen "Tres tristes trileros" liburuan, Victor Manuel Arbeloa, Jaime Ignacio Del Burgo eta Jesus Aizpun politikarien kontraesanak aztertu dituzte hurrenez hurren, Joxe Mari Esparza, Floren Aoiz eta Patxi Zabaleta egileek. Floren Aoiz historialari tafallarra Del Burgori buruz solastu zaigu irratian. Nafarroako Ikastoleen Elkarteak Aingeru Epalza idazle eta itzultzaile iruindarrari saria ematea erabaki du ikastolen alde eginiko lanagatik eta euskarazko literaturari eginiko ekarpen oparoa saritzeko ere. Epalzaren adierazpenak jaso ditugu magazinean. Gabonetako kanta bereziak aukeratu ditu guretzat Ainhoa Arano kazetariak. Saioaren azken zatian, Broken Brothers Brass Band taldeko tronpeta jotzaile Ion Celestinok Afrikako doinuak ekarri dizkigu.