"Zirriborroan aldaketak egiteko prest gaude, eta eginen ditugu, batez ere idazketa arazoetan, gaizki ulerturik egon ez dadin zenbait alderditan", esan du Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak, PAIren zirriborroa "behin betikoa" ez dela ziurtatu eta "aldaketak" jasoko dituela ziurtatzearekin bat.
Hika-mika eragiten du beti PAIk eta oraingoan ere ez da gutxiagorako izan. Ordu kopurua finkatzerakoan ere kritikak jaso ditu gobernuak, eta kontseilariak "polarizatutako eztabaida" dela esan du.
"Nahi dugun bakarra da atzerriko hizkuntzen tratamendua ona izatea eta iruditzen zaigu hau urrats handia dela".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!