Indarkeria matxistagatik ia bost emakumek jarri dute salaketa egunero

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 20a

Eraso matxisten aurkako protesta. Arg:eitb.eus

> Indarkeria matxistagatik jartzen diren salaketak %40 hazi egin dira hirugarren hiru hilekoan. 
> Iaz epe berean 297 salaketa izan ziren eta aurten 414 izan dira. 

Ia bost emakumek jarri dute salaketa bat egunero. Euren bikotekideak edo bikotekide ohiak salatu dituzte indarkeria erabiltzeagatik. Hala, urtarrila eta martxoa artean, epaitegietan 364 salaketa jarri zituzten, apirila eta ekaina artean jaitsi egin zen zenbateko hori et 339 salaketa izan ziren eta uztaila eta iraila artean 414 izan ziren, hau da %40 gehiago 2015eko hirugarren hiruhileko berdinarekin alderatuta: 2015ean 297 salaketa izan ziren eta aurten, 414 izan dira.

414 horien artetik 306 lesioak eta tratu txar fisikoak izan ziren, 16 askatasunen aurkako jarrerak, 10 aurretik zeuzkaten neurriak ez haustegatik eta azkenik 50 neurriak ez betetzeagatik. Genero Indarkeriaren Behatokiak eta Botere Judizialeko Kontseiluak helarazitako datuak izan dira. Emakumeak izan dira salaketak jarri dituztena, %100.

414 salaketa horien artean, kasuen %8an, euren bikotekidearen aurka edo bikotekide ohiaren aurka ez deklaratzea erabaki zuten. Apirila eta ekaina bitartean Nafarroan 83 emakumeri babesa eskaini zaie. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!