Astelehenero legez, futbola mintzagai gurean. Atzo, A Coruñan, Osasunak beste behin galdu egin zuen, bi eta huts, Deporren aurka. Partiduaren analisia egIn dugu saioaren lehen zatian. Nafarroan, transizio garaia eta azken hamarkadetako egoera politikoa ulertzeko Victor Manuel Arbeloa, Jaime Ignacio Del Burgo eta Jesus Aizpun politikarien ekintzak eta jokabidea ezagutzea ezinbestekoa da. Txalaparta argitaletxeak argitaratu duen "Tres tristes trileros" liburuan hiru pertsona horiek aztertu dituzte, haien alde ilunenak azaleratuz. Patxi Zabaleta abokatu eta idazle leitzarrak UPNko fundatzaile Jesus Aizpunen ibilbidea aztertu du eta gurean izan da gaur. Bihar, Del Burgori buruz solasean aritzeko Floren Aoiz etorriko da eta Arbeloari buruz gehiago ezagutzeko aukera izanen dugu asteazkenean Joxe Mari Esparza editorearen eskutik. Lur Gil ekintzailea Brasilen egon da azken bi hilabeteotan. Bere esperientzia ezagutu dugu saioaren azken zatian.