Hatortxu Rocken 19. edizioa bukatu bezain pronto, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko beste hitzordu garrantzitsu bat jarri dute jaialdiko antolatzaileek gizartearen agendan. Uztailaren 27tik 30era, Lakuntzan ospatuko da HTX20. Atzo, beste urte batez, karpa jendez lepo bete zen, giro ezin hobean.
20. edizio data borobila baino gehiago ere badela ohartarazi du HTX-k. Errepresaliatuen egoera agenda politikoen erdian kokatu nahi dute "eta kolpe bat eman" mahai gainean "gatazka hau errotik hartu eta konponbide bat bilatzeko". Eta horretarako errepresioa pairatzen duten herritarrak etxera itzultzea "ezinbestekoa" delaazpimarratu dut HTXren antolatzaileek.
Hemendik gutxira Lakuntzan HTXren 20. edizioan joko dituzten taldeen lehen konfirmazioak jakinarazi dituzte. Sarrerak dagoeneko salgai dituzue internet bidez HTXren webgunean. Promozio moduan, hasiera honetan 35 eurotan izanen dira.