Hizkuntzari buruzko informazioa eskainiko du euskalkiak.eus webguneak eta horrez gain euskara egokiago erabili ahal izateko gomendioak ere eskainiko ditu. Euskal Herriko Unibertsitatearen babesarekin jaio da proiektu berria eta gaur aurkeztuko dute jendaurrean Iruñean. 19:00etan da hitzordua Kondestablearen Jauregian. Koldo Zuazok emanen ditu azalpenak.
Eukalkien inguruko informazioa eskura daiteke interneteko atari digital berri horretan: historian nola garatu diren eta 1964az geroztik euskara batuaren garapena nolakoa izan den ere aztertzen du. Euskara batua, euskalkiak eta hizkerek ere tarte berezia dute.