Dena prest dago Olentzeroren etorrerarako. Ikazkina hilaren 24an tximiniatik behera jaitsiko bada ere, aurretik ere izanen da zer gozatua, Olentzero elkartearen eskutik. "Olentzero Badator festa" eginen du Olentzero elkarteak larunbat honetan bertan.
Horrez gainera, Txondorra saria emanen du Olentzero elkarteak, hilaren 23an, goizeko 12:00etan. Sariduna zein den, baina, oraindik ez dute esan.
Haurrek marraztutako eguberriak
Bestelakoak: Gabonetako kartel lehiaketa antolatu dute haurrek egindako lanekin, Zortzi eta hamabi urte arteko 2.000 umek hartu dute parte, lan guztien artean, 200 onenak aukeratu eta erakusketa muntatuko dute San Frantzisko plazan, 27an eta 28an.
Eta, azkenik, ekitaldi handiena: Ikazkinaren iritsiera, Olentzeroren kalejira. Ohi bezala, 24an igaroko dira Alde Zaharreko kaleak. Aurtengoan, berrikuntzekin dator: sekula baino animalia gehiago eramanen dituzte kalejiran.
Olentzerori 60.000 lagunek egiten diote harrera urtero, eta eguraldiaren gora beherek zifra aldatuko aldatuko badute ere, jende ugari espero dute antolatzaileek, argi baitute izan, geroz eta arrakasta handiagoa daukala Olentzerok.