Haurrentzako jolas parkeak, Gabonetako programaren berrikuntza nagusiak

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 16a

Argazkia: Patricia Perales eta Maider Beloki.

Antzerkia, jolasak, tailerrak, kontzertuak... 155 ekimen baino gehiago antolatu ditu Iruñeko Udalak. Egitaraua osorik ikus daiteke webgunean.

Betikoa eta berria. Halakoa da Iruñeko Udalaren neguko programazioa: 155 ekimen baino gehiago aurkeztu ditu: antzerkia, jolasak, tailerrak, kontzertuak...

Iruñeko Turismo eta Kultura Arloak antolatu dute elkarlanean, eta helburua da kanpoentzako zein bertakoentzako eskaintza atontzea. Ez nolanahikoa. Beti ere, kulturala, artistikoa, turistikoa eta ludikoa. Lau printzipio horien bueltan sortu dute neguko programa.

Eskaintza zabala

Ekimenen artean, zabala da eskaintza. Are, adin guztietarako egokitua. Esaterako, haurrei begira, teknologia, robotika eta bideojoko tailerrak antolatu dituzte, eta pixka bat zaharxeagoak direnentzat gailetak egiteko ikastaroa eta hip hop, besteak beste. Zer gehiago? ipuin kontalariak izanen dira ia-ia egunero.

Musikak ere izanen du tartea: hamabost ekitaldi prestatu dituzte...kontzertuak, emanaldiak...eta ikus entzunezko emanaldiez gozatzeko aukera ere edozeinen eskura jarri dute, proiekzioak izanen dira eta Iruñeko hainbat txokotan.

Haurrentzako parkea

Patri Perales Turismo zinegotziak aletu ditu berrikuntza nagusiak. Nabarmentzekoak: aurten lehenengo aldiz, haurrentzako 300 metro koadroko jolas parkea jarriko dutela Carlos III etorbidean eta Gazteluko plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!