Festa, Rustica, Stratia eta Antonia: Iruñeko lehenego emakumeen izenak

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 16a, 08:50

Argazkia: Iruñeko udal ordezkaria hilarriaren kopiaren ondoan. / @josebaasiron

> II. mendeko Iruñeko emakumeen zenbait izen grabatuta dauzkan harria aurkitu, eta Santa Maria la Real plazan erreprodukzioa jarri du udalak.

1895ean azaldu zen hilarria Nabarreria kalean; orduan aurkitu zuten, baina II. mendekoa da. Bertan, II. mendeko Iruñeko hainbat emakumeren izenak irakur daitezke.

Festa, Rustica Stratia, Antonia... horiek dira argi eta garbi ikus daitezkeen batzuk. Orain, Iruñeko Udalak harri hori ez, baizik eta beste bat, horren kopia, Santa Maria la Real plazan jarri du. Helburua: Iruñean emakumeen presentzia bultzatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!