Abenduak 15. Gaurko egunarekin, duela 30 urte onartu zuten Nafarroako Euskararen legea. Legeak zenbat lagundu du eta zenbat oztopatu du hizkuntzaren normalizazioa gurean. Zertan aldatu beharko litzateke? Nafarroako Gobernuaren Euskarabideko kudeatzaile Mikel Arregi, Hizkuntzen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati, Jon Alonso eta Aingeru Epalza itzultzaile eta idazleak eta Sagrario Aleman euskatzain oso eta Arturo Campion euskaltegiko zuzendaria izan dira gaiaz solasean. Saharako langileen kongresuan izan zen pasa den astean Kepa Yecora. Batzar horren berri eman digu STEILASko kideak. Korralito Forala. Liburuaren ondoren iritsi da irrati saioa. Ivan Gimenez kazetari eta idazlearen eskutik kapitulu berri bat gaur: Felix Huarte frankistaren bizitza eta ekintzak. Musikaren tartean, gabon kanta heterodoxoak entzungai izan ditugu Ainhoa Aranoren eskutik.